Urbietak irabazi du Azpeitiko apustua
Klubeko bi aizkolarien arteko desafioak plaza nagusia bete zuen jaietan.

Sei enbor, bi aizkolari
Joseba Urbietak eta Unai Arrizabalagak 54 ontzako sei enbor moztu zituzten bakoitzak. Urbietak esperientzia erakutsi zuen eta 21 segundoko aldearekin irabazi zuen.
Unai gazteak, berriz, bere marka pertsonala hobetu zuen. Etorkizuna bermatuta dago!